238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, Eguesibarko Udaleko administrari-ofizial izateko
lanpostu bat, Erregistro Zibilaren Alorrari atxikia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

2012ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, Eguesibarko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta Erregistro Zibilaren Alorrari atxikia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko azaroaren 27an hartu erabakiaren bitartez, Idoia Huarte Labayen izendatu du Eguesibarko Udaleko administrari-ofizial, Erregistro Zibilaren Alorrari atxikia, bera hautapen probak gainditu dituen izangai bakarra baita.

Sarrigurenen, 2012ko azaroaren 27an.-Tokiko Gobernu Batzarra.

Iragarkiaren kodea: L1216671