2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, Eguesibarko Udaleko administrari-ofizial izateko
lanpostu bat, Kontratazio Alorrari atxikia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena
2012ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, Eguesibarko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta Kontratazio Alorrari atxikia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko azaroaren 27an hartu erabakiaren bitartez, Mª Teresa Osta Peteiro izendatu du Eguesibarko Udaleko administrari-ofizial, Kontratazio Alorrari atxikia, bera hautapen probak gainditu dituen izangai bakarra baita.
Sarrigurenen, 2012ko azaroaren 27an.-Tokiko Gobernu Batzarra.
Iragarkiaren kodea: L1216670