221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1682/2012 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María José Lezáun Larumbe andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren.

Estatutu berriek ekarri duten eredu aldaketa partzialarekin, izan ere erakundea deskontzentrazio administratiboaren aldera eramaten baitu, aldaketa ugari egin behar dira organo askoren atxikipenetan eta izenetan, eta horrek behartu du haien arduradunen izendapen formalak egitera, nahiz eta lehendik dauden unitate organikoei lotutako kontuak izan.

Aipatu estatutuen 14.3 artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez izendatuko direla erakundeko ataletako eta unitateetako burutzen titularrak.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. zenbakiarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María José Lezaun Larumbe andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Ohartarazten da ebazpen honen kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urriaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1215301