221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 164/2012 prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Alfredo Sodupe Gascok eskaturik, gai arrunta dela-eta, Dvorak Negocios Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 164/2012 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioten antolaketa eginbidea, autoa eta dekretua eman dira 2012ko irailaren 13an:

Antolaketarako eginbidea:

Judit González Barriales andrea, idazkari judiziala. Logroñon, 2012ko irailaren 13an.

Alfredo Sodupe Gasco jaunak 2012ko otsailaren 21ean emandako 53/12 epaia betearazteko demanda aurkeztu du. Epaia Dvorak Negocios Sociedad Limitadaren aurkako 676/12 prozedura arruntaren autoetan eman zen.

Aurkeztutako demandak formazko betekizunak betetzen ditu, hortaz, honakoa erabaki dut:

-Epaile magistratuari haren berri ematea, onartu edo ez ebatz dezan.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikuluaren agindua aplikatu beharrez, organo judizialean agertzen den lehendabizikoan edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztu beharko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean. Idazkari judiziala.

Xedatu dut: 2012ko otsailaren 21eko 53/12 epaia (676/11 prozedura arruntaren autoetan emandakoa) betearazteko agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen, hots, Alfredo Sodupe Gascoren alde, eta betearazpenpeko alderdiaren, hots, Dvorak Negocios Sociedad Limitadaren aurka, 6.522,20 euroko printzipala ordain dezan, gehi beste 1.630 euro, betearazpena bitartean sor daitezkeen interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako (zenbateko hori behin-behinekoz ezarri da), deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat.

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: agiri bidez frogatutako ordainketa edo betetzea, betearazpen ekintzaren preskripzioa edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 3. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 4191/0000/ kontuan, kontzeptuaren eremuan "Errekurtsoa" eta, ondotik, "30 Lan arloa-Berraztertzea" adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita "30 Lan arloa-Berraztertzea" kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, uuuu/hh/ee formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua, Idazkari judiziala.

Eskatutako neurri berariazkoak eraginkorrak izan daitezen, honakoa erabaki dut:

Kasua bada, ondasunak enbargatzeari ekitea eta betearazpenpeko alderdiaren ondasunak, kontuan hartzekoak direnak, aurkitzeko eta ikertzeko neurriak hartzen hastea, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 589 eta 590. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, aldez aurretik organo judizialaren aplikazio informatikoetan kontsulta eginda, betearazpenpeko alderdiaren ondasunen berri jakiteko.

Premiamendupeko Dvorak Negocios Sociedad Limitadari eskatzea betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko aski diren ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezala bost eguneko epean, honako hauek zehaztuta: zamak eta kargak, halakorik bada, eta ondasun higiezinen kasuan, okupatuta dauden, nork okupatuta eta zein tituluren bidez. Ohartarazten da egiaztatu ezean zehapena jaso dezakeela, gutxienez ere desobeditze larriagatik, baldin eta ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak sartzen baditu zerrenda horretan, enbarga daitezkeen bere ondasunak kanpoan uzten baditu edo horiek izan ditzaketen zamak eta kargak agerrarazten ez baditu; halaber, aldian behingo isun hertsatzaileak ere jartzen ahalko zaizkio.

Dvorak Negocios Sociedad Limitada premiamendupeko beraren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 208/11 Betearazpena ondasunak ikertzeko fasean dagoenez, prozedura horretan sortzen ahal den gerakinaren enbargoa eta ondasunen berrenbargoa dekretatzen da.

Orobat erabaki da Soldatak Bermatzeko Funtsari jakinarazpena egitea, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 23. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Auzi-jartzaileari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari entzunaldia ematea hamabost egunez, beren eskubideari dagozkion eginbideak eska ditzaten, eta zordun nagusiaren ondasunak, ezagutzen dituztenak, izendatu.

Demandatua ez dagoenez demandan ageri den helbidean, egin bitez jakinarazpen egintzak ediktuen bidez, zeinak epaitegi honen iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baitira.

Ohartarazten da bulego judizialean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen zaizkiola aipatu alderdiari hurrengo jakinarazpenak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, edo prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo gerorapenenak (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 59. artikulua).

Leku ezagunean dagoen alderdiari errekerimendua egiten zaio, demandatuaren helbide berri bat ezagutuz gero, demandaren idazpuruan ageri ez den bat, epaitegi honi jakinaraz diezaion lau eguneko epean; ebazpen honen jakinarazpenak legezko balioa du errekerimendua egiteko eta, helbide berria ezagutuz gero, egin bitez erabakitako eginbideak emandako helbide berrian.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikuluaren agindua aplikatu beharrez, organo judizialean agertzen den lehendabizikoan edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztu beharko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea azalduz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Banestoko 4191/0000/ kontuan, kontzeptu gisa errekurtsoaren aipamena jarriz, eta jarraian "31 Lan arloa-Berraztertzea" kodea. Diru-kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, "errekurtsoa" idatzi behar da, eta jarraian "31 lan arloa-berrikuspena" kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, uuuu/hh/ee formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Idazkari judiziala.

Eta Dvorak Negocios Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, epaitegi honetako iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Logroñon, 2012ko irailaren 13an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1214242