221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

7.etik 13.era bitarteko aldaketak 2012ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2012ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko zazpi espediente.

Iragarkia 2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

Aurrekontuko 7/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

Gastu goitituak:

453 62500: + 10.000,00 euro.

Finantzaketa: kredituak kentzea:

432 60104: - 10.000,00 euro.

Aurrekontuko 8/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

453 62902: + 4.000,00 euro.

Finantzaketa: kredituak kentzea:

432 60104: - 4.000,00 euro.

Aurrekontuko 9/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

443 60100: + 15.500,00 euro.

Finantzaketa: kredituak kentzea:

432 60104: - 15.500,00 euro.

Aurrekontuko 10/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

613 22608: +18.500,00 euro.

Finantzaketa: kredituak kentzea:

432 60104: - 18.500,00 euro.

Aurrekontuko 11/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

452 62203: + 45.000,00 euro.

Finantzaketa: kredituak kentzea:

432 60104: - 45.000,00 euro.

Aurrekontuko 12/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

432 62000: + 35.839,61 euro.

Finantzaketa: kredituak kentzea:

432 60104: - 35.839,61 euro.

Aurrekontuko 13/2012 aldaketa: beheititzea, deuseztatzeagatik.

432 60104: - 292.800,59 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2012ko urriaren 24an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1214918