221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2012ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 11/2012 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2012ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren bidezko 11/2012 espedientea, Udalaren 2012ko aurrekontuan, guztira 4.675,93 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2012ko irailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Kreditu berezia:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 2220 13105

Gaueko eta jaiegunetako sariak. Udaltzain laguntzaileak

3.485,93 euro

1 3140 16001

Lan-kontratudunen Gizarte Segurantza

1.190,00 euro

GUZTIRA

4.675,93 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.675,93 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2012ko urriaren 19an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1214738