221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

143/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Alberto Jesús Garde Sesma jaunak eskatuta jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (337/2012 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiko idazkariak, 2012ko urriaren 5eko idazkiaren bidez (2012ko urriaren 10ean sartua Nafarroako Larrialdietako Agentzian), jakinarazi du Alberto Jesús Garde Sema jaunak eskatuta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela (337/2012 prozedura laburtua) Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ekainaren 28ko 91/2012 Ebazpenaren aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen abuztuaren 28ko 114/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Abuztuaren 28ko 114/2012 Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zerbitzuko suhiltzaile sarjentu izateko bost lanpostu betetzeko lekualdatze lehiaketa ebatzi zen.

Horrenbestez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Alberto Jesús Garde Sesma jaunak eskatuta jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (337/2012 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea. Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ekainaren 28ko 91/2012 Ebazpenaren aurka jarri da errekurtsoa, horren bidez ezetsi egin baitzen abuztuaren 28ko 114/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Abuztuaren 28ko 114/2012 Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zerbitzuko suhiltzaile sarjentu izateko bost lanpostu betetzeko lekualdatze lehiaketa ebatzi zen.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Alberto Jesús Garde Sesma jaunari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zerbitzuko suhiltzaile sarjentu izateko bost lanpostu betetzeko lekualdatze lehiaketan parte hartu dutenei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urriaren 19an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: F1215156