221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

149E/2012 EBAZPENA, urriaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Lodosako udal mugapean, 9. poligonoko 419. lurzatian (herrilurra), plater-tiroko zelai bat ezartzeko Ingurumen ukipenetarako baimenaren espedientea artxibatzen duena. Sustatzailea Lodosako Udala da.

2012ko martxoaren 26an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko lerroaldean aipatutako espedientea. Aurkeztutako proiektu teknikoa ikusita, 2012ko uztailaren 3ko idazki baten bidez, haren izapideak behar bezala egiteko dokumentazio osagarria eskatu zen.

Errekerimendu horretan berariaz ohartarazten zen ezen, aipatutako jakinarazpenetik hiru hilabete igarota, ez balitz behar den dokumentazioa aurkeztu, espedientearen iraungitzea deklaratuko litzatekeela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92.1 artikuluko beharkizun eta ondorioekin. Horrek berekin ekarriko luke proiektatutako obrak eta instalazioak ezin gauzatzea.

Emandako epea igaro denez errekerimendua bete gabe, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

1. Lodosako udal mugapean, 9. poligonoko 419. lurzatian (herrilurra), plater-tiroko zelai bat ezartzeko Ingurumen ukipenetarako baimenaren espedientea iraungi dela deklaratzea. Sustatzailea Lodosako Udala da.

2. Orain arteko jarduketak artxibatzea, eta espedientea sustatzaileari itzultzea, adieraziz horren ondorioz ezin duela inola ere gauzatu eskatutako jarduera.

3. Adieraztea ezen, etorkizunean jarduera hori gauzatu nahi balu, espediente berri bati hasiera eman beharko litzaiokeela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan ezarritako moduan. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren aurrean aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpena interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urriaren 16an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1214662