221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

552/2012 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VI. Saria, 2012. urtekoa, ebazten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 4an emandako 1/2012 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VI. Sariaren deialdia egin zen, 2012. urteari dagokiona, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako jardunbide egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmendu diren Nafarroako edozein Administrazio Publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatesteko. Deialdia abuztuaren 31ko 502/2012 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Deialdiaren 5.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, saria ebaluatu duen epaimahaiko burua Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusi Valentín Elizondo Nevarez jauna izan da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak izendatuta. Epaimahaiko kideak hauek izan dira: Javier Ramírez de Ganuza jauna, Toki Administrazioko zuzendari nagusia ordezkatuz; Iñaki Arana García jauna, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioko zuzendaria; Mariano Herrero Ibáñez jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua; Alberto Ecay Pagoto jauna, Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria; eta Tomás Rodríguez Garraza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendaria. Mahaikide-idazkari gisa, Ángel Iturralde García jauna aritu da, Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burua. Hori guztia aditzera ematen da, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat.

Sariketan 4 lan aurkeztu dira. Epaimahaiak lanak ebaluatu ditu eta, 2012ko urriaren 24an, bere proposamen lotzailea eman du, 5.5 oinarrian xedatutakoarekin bat. Hona hemen epaia:

"Tuterako Udalari ematen zaio Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Saria, 'Oharren, kexen eta iradokizunen kudeaketa Tuterako Udalean" izeneko lanagatik (Antolaketa, Kalitatea eta Herritarrentzako Arreta).

Miguel Servet fundazioari akzesit bat ematen zaio "Saio klinikoak kudeatzeko eredu berria' izeneko lanagatik."

Horrenbestez, sariaren epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, eta urtarrilaren 4ko 1/2012 Foru Aginduaren 6. oinarrian ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Tuterako Udalari ematea Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Saria, "Oharren, kexen eta iradokizunen kudeaketa Tuterako Udalean" izeneko lanagatik (Antolaketa, Kalitatea eta Herritarrentzako Arreta).

2. Miguel Servet fundazioari akzesit bat ematea "Saio klinikoak kudeatzeko eredu berria" izeneko lanagatik.

3. Foru agindu hau igortzea Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiari, Tuterako Udalari (Antolaketa, Kalitatea eta Herritarrentzako Arreta), Miguel Servet fundazioari, Gizarte Politiketako Departamentuko Familien Atalari eta Lizarrako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko urriaren 31n.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1215384