221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

140/2012 EBAZPENA, urriaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 208 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foruzaingoko buruak egindako txostenean adierazi du beharrezkoa dela Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 208 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzea.

Hori ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 208 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onestea, oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

1.-Xedea.

Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 208 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak, lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia. Bete beharreko lanpostuak antolaketa unitate hauei atxikita daude:

-Ikuskapen Orokorreko Arloa:

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

2

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Altsasu

Lehiaketa

2

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Elizondo

Lehiaketa

2

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Lizarra

Lehiaketa

13

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Zangoza

Lehiaketa

2

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Tafalla

Lehiaketa

5

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Tutera

Lehiaketa

2

Burutza Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

1

Prestakuntza Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Garapen Teknologikoaren Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

7

Komunikazio eta Loturako Dibisioa

Iruña

Lehiaketa

9

Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa

2

Polizia Judizialaren Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa berariazkoa

5

Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa

3

Tuterako Atestatuetako Taldea

Tutera

Lehiaketa berariazkoa

3

Polizia Arretarako Iruñeko Bulegoa

Iruña

Lehiaketa

3

Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldea

Zangoza

Lehiaketa

5

Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldea

Tafalla

Lehiaketa

3

Polizia Judizialaren Tafallako Taldea

Tafalla

Lehiaketa berariazkoa

6

Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldea

Lizarra

Lehiaketa

3

Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea

Lizarra

Lehiaketa berariazkoa

6

Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea

Altsasu

Lehiaketa

3

Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea

Elizondo

Lehiaketa

-Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa:

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

5

Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigada

Iruña

Lehiaketa

5

Justiziako Taldea

Iruña

Lehiaketa

4

Jauregiko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Parlamentuko Taldea

Iruña

Lehiaketa

33

Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea

Iruña

Lehiaketa

3

Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

2

Joko eta Ikuskizunen Brigada

Iruña

Lehiaketa

2

Ingurumeneko 1. taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Ingurumeneko 2. taldea

Iruña

Lehiaketa

-Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloa:

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

7

Atestatuen eta Ikerketaren Dibisioa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

1

Bide Segurtasuneko 1. taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Bide Segurtasuneko 2. taldea

Iruña

Lehiaketa

3

Bide Segurtasuneko 3. taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Bide Segurtasuneko 4. taldea

Iruña

Lehiaketa

-Herritarren Segurtasunerako Arloa:

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

2

Txakurren Gidarien Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

5

1. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

4

2. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

5

3. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Esku Hartzeko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa

-Ikerkuntza Kriminaleko Arloa:

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

1

Sostengu Teknologikorako Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

16

Polizia Judizialaren Dibisioa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

3

Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

7

Ikerketako Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

1

Azterketa eta Txostenen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Deialdi honetan Agintariak Babesteko Dibisioan bete gabeko lanposturik gelditzen bada, lehenengo lanpostua Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioko 1. Ekintza Taldeari atxikiko zaio, bigarrena, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioko 2. Ekintza Taldeari, hirugarrena, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioko 3. Ekintza Taldeari, eta horrela gainerakoak: 1. Ekintza Taldea, 2. Ekintza Taldea, 3. Ekintza Taldea, horrela zortzi lanpostu bete arte. Hortik aurrera, hutsik gelditzen diren lanpostuak lehiaketa berariazkoaren bidez beteko dira.

Deialdi honetan Barne Araubideko Dibisioaren menpeko unitateetan lanpostu hutsik gelditzen bada, Garapen Teknologikoaren Brigadari atxikiko zaizkio.

2.-Aplikatu beharreko arauak.

Deialdi hau maiatzaren 22ko 57/2002 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz gauzatuko da, horren bidez Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi baitzen, betiere Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen azken xedapenetako lehena eta urriaren 17ko 112/2012 Foru Dekretuaren 3. artikulua (Nafarroako Foruzaingoan destinoak betetzeko sistema izenekoa) aplikatuz.

3.-Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko, ondoko betebeharrak bete behar dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea eta jardunean egotea.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Nafarroako Foruzaingoko foruzain lanpostu baterako izendatua izatea.

Behin-behinekoz atxikitako funtzionarioak, egoera horretan dirauten bitartean, beharturik egonen dira deialdi honetan parte hartzera eta betetzen ahal diren lanpostu huts guztiak eskatzera. Horrela egin ezik, haietariko edozeini atxikitzen ahal zaizkio nahitaez.

Foruzaingoko antolaketa unitate bateko bitarte baterako buru edo/eta kabo izendatu diren funtzionarioek oinarrizko lanpostutik hartzen ahal dute parte deialdi honetan.

Zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo lanpostu erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi dute deialdian parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

Deialdi honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

Ezin dute deialdi honetan parte hartu Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 3305/2009 Ebazpenaren bidez izendatu ziren poliziek (ebazpen horren bidez Foruzaingoko 99 foruzain izendatu ziren, XIX. promoziokoak), ez eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 3326/2010 Ebazpenaren bidez izendatutakoek ere (ebazpen horren bidez Foruzaingoko 109 foruzain izendatu ziren, XX. promoziokoak).

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskabidea eta eskaera: aurkezteko epea eta tokia.

Deialdian parte hartzeko eskabideak eta eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29an) aurkeztu beharko dira, Foruzaingoaren instalazioetan dagoen Bulegoaz gain, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskabideak eta eskaerak deialdian argitaratutako ereduei (I. eta II. eranskinak) lotuko zaizkie. Ereduak Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eskuratzen ahal dira edo internet bidez, deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haietan lehiatzaileek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Destinoa lehiaketa berariazkoaren bidez bete behar diren unitateetan eskatzen duten izangaiek merezimenduak baloratzeko egokitzat jotzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte eskaerak aurkezteko epean.

Eskabideak eta eskaerak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskaeran, aukeraturiko postuak eta lehentasun hurrenkera zehaztuko dira. Hurrenkera zenbakien bidez ezarriko da. 1 lehentasun handiena izanen da, eta horrela, 1etik aurrerako hurrenkeran, lehentasun txikiagoa duten gainerako postuak adieraziko dira. Izangaiak lehenesten dituen lanpostuak adieraziko ditu bakarrik.

6.-Proba fisikoak ez gainditzearen edo ez egitearen ondorioak, eta/edo proba psikoteknikoetara ez agertzearen ondorioak.

Destinoa Esku-Hartze Berezietarako Taldean eta/edo Agintariak Babesteko Dibisioan eskatzen duten izangaiek deialdiaren IV. eranskinean jasotako proba fisikoak gainditu beharko dituzte. Proba fisikoak gainditzen ez dituztenek ezin izanen dute destino horietan lanposturik eskuratu lehiaketa berariazkoaren bidez.

Destinoa Esku Hartzeko 1. edo 2. Taldeetan eskatzen duten izangaiek deialdiaren IV. eranskinean jasotako proba fisikoak gainditu beharko dituzte. Proba fisikoak gainditzen ez dituztenek ezin izanen dute destino horietan lanposturik eskuratu lehiaketaren bidez.

Proba psikoteknikoak egiten ez dituzten izangaiek, deialdian zenbait lanpostutarako eskatzen baita, ez dute lanposturik eskuratuko lehiaketa berariazkoaren bidez.

7.-Proba psikoteknikoak, lekualdatze berariazkoaren bidez bete beharreko lanpostuetarako.

Proba psikoteknikoei gehienez 35 puntu emanen zaizkie, eta ez dira baztertzaileak izanen.

Proba psikoteknikoak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu, edo atal horrek izendatzen dituen profesionalek. Atal horrek ematen duen balorazioa lotzailea izanen da deialdiko epaimahaiarentzat.

Barne Zuzendaritza Nagusiak onetsiko ditu destino bakoitzerako behar diren eskakizunak.

8.-Deialdi honen xedeko lanpostuen destinoko antolaketa unitateen aldaketa.

Organo eskudunek deialdi honen xedeko lanpostu hutsak atxikitzeko antolaketa unitateak aldatzen badituzte, aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta, 5. oinarrian xedaturikoarekin bat, eskabideak aurkezteko beste epe bat emanen da.

9.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Foruzaingoak Iruñean duen bulego nagusiko iragarki oholean argitara dadila aginduko du, ohartaraziz, hurrengo hamar egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzentzen ahal dituztela. Epe horretan izangaiek eskatu dituzten lanpostuei uko egiten ahal diete, baldin eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko buruari igorritako izkribu batean hala adierazten badute. Izkribu hori 5. oinarriko lehen lerroaldean xedatutakoarekin bat aurkeztuko da.

Erreklamazioak aurkezteko oinarri honetan aipatzen den epea bukatu ondoren, ez da uko egiteko eskaerarik onartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea igaro ondoren eta haien gaineko ebazpenak emanik, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Foruzaingoak Iruñean duen bulego nagusiko iragarki oholean argitaratzeko agindua emanen du.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Barneko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe utzi dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

10.-Lanpostuen banaketa.

Lehiaketa berariazkoaren bidez bete behar diren unitateetako lanpostu hutsak destino horiek eskatu dituzten izangaien artetik, bi faseetako emaitzak batuta, puntuaziorik altuena lortzen duten izangaiei banatuko zazkie, deialdi honen eranskinetan ezarritakoari jarraikiz. Sailkapen ordenan gertatzen diren berdinketak hausteko, irizpide hauei jarraituko zaie honako ordenaren arabera:

a) Proba psikoteknikoan lortutako puntuaziorik onena.

b) Antzinatasunik handiena polizia-enpleguan.

c) Polizia-enpleguan sartzeko deialdian lortutako izangai-ordena.

Izangai bakar batek ere ez baditu gainditzen Agintariak Babesteko Dibisioan eta Esku-hartze Berezietarako Taldean aritzeko aurreikusitako proba fisikoak eta/edo proba psikoteknikoetara inor agertzen ez bada, lanpostuak hutsik geldituko dira.

Izangai bakar batek ere ez baditu gainditzen 1. eta 2. Esku-hartze Taldeetarako aurreikusitako proba fisikoak, lanpostuak hutsik geldituko dira.

Proba fisikoak nahitaez egin behar ez diren kasuetan, lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuak, aurrena, hurrengo lerroaldean xedatutakoaren arabera lehentasuna dutenei banatuko zaizkie eta, bigarrenik, Nafarroako Foruzaingoaren maila-zerrendaren barrenean duten tokiari jarraituko zaio.

Lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko lehentasunezko eskubideak erabiltzeko, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Foru dekretu hori 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2002ko maiatzaren 22an.

Deialdiaren xedeko lanpostuak eta lehiaketaren ondoriozkoak esleitzeko, izangaiekin behar adina itzuli oso eginen dira, eskaeretan destinoa aukeratzeko adierazitako lehentasun hurrenkeraren arabera.

Foruzaingoko buruak deialdi honetan parte hartu nahi duten funtzionarioen maila-zerrenda igorriko dio epaimahaiari, maiatzaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 18. artikuluan aipatzen diren datuak adierazita. Datu horiek eguneratuak egon beharko dute epaimahaia lehiaketa honen xedeko lanpostuak esleitzeko biltzen denerako.

11.-Epaimahaiko kideak.

Honako hauek izanen dira lehiaketako epaimahaiko kideak:

-Mahaiburua: Gerardo Goñi Ilundáin jauna, Foruzaingoko burua.

Ordezkoa: Juan José Salaberri Galbete jauna, komisario nagusia eta Herritarren Segurtasunerako Arloko burua.

-Mahaikideak: José Mario Zunzarren Angós jauna, komisario nagusia eta Ikuskapen Orokorreko Arloko burua.

Ordezkoa: Agustín Gastaminza Oiz jauna, komisario nagusia eta Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloko burua.

Eduardo Sáinz de Murieta García de Galdeano jauna, komisario nagusia eta Ikerkuntza Kriminaleko Arloko burua.

Ordezkoa: Ángel Fernández Goñi jauna, Polizia Judizialaren Dibisioko inspektore burua.

Teodoro Fuentes Caletrio jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezkoa: José Alberto Larrañeta Erdocia jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Idazkaria: José María Canales Arana jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.

Ordezkoa: Francisco Javier Iglesias Álvarez jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bost egunean osatu beharko da epaimahaia.

Administrazio prozeduraren arauetan parte ez hartzeko aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa behintzat, eta mahaiburua eta idazkaria, edo haien ordezkoak, halakorik bada, bertan ez badira.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Aholkulari adituek laguntzen ahalko diote epaimahaiari. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Epaimahaiaren ebazpenak lotzaileak izanen dira Administrazioarentzat. Hala ere, Administrazioak irregulartasunik atzemanez gero, prozesua berraztertzen ahal du. Kasu horretan, irregulartasunak ukituriko tramite guztiak berriz egin beharko dira.

12.-Lanpostuen behin-behineko eta behin betiko esleipena.

Epaimahaiak lanpostuak behin-behinekoz esleitzeko proposamen bat prestatuko du, Foruzaingoak Iruñean duen bulego nagusiko iragarki oholean argitaratuko dena.

Lanpostuak behin-behinekoz esleitzeko proposamena argitaratu eta hiru eguneko epean, interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte haren aurka. Epe hori bukaturik, epaimahaiak ebatziko du aurkezturiko alegazioen gainean eta behin betiko proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, azken ebazpena eman dezan.

Deialdia egin duen organoak behar diren esleipenak egin eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, honako hauek adieraziz: foruzainaren zenbakia, esleitutako lanpostua eta atxikitako antolaketa unitatea.

13.-Lanpostuaren jabetza hartzea.

Lanpostuak behin betiko atxikitzeko ebazpenean organo dei-egileak zehazten duen egunean jabetu beharko dute esleitutako lanpostuez lehiatzaileek.

Nafarroako Foruzaingoko antolaketa unitate batean bitarte baterako buru edo/eta kabo izendatu diren funtzionarioei dagokienez, oinarrizko lanpostu bat esleitu eta horretaz jabetuz gero, bitarte baterako lanpostuak utziko dituzte.

14.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Iruñean, 2012ko urriaren 31n.-Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.

I. ERANSKINA

Deialdia, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 208 lanpostu lehiaketa berariazkoaren edo lehiaketaren bidez betetzeko

Izena: ..............................................., Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ....................., orain bizi naizen herria: ...................... (.......................), kalea: ................................., zenbakia: .........., solairua: ..............., posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ..............................., sakelako telefonoa: ..............................., lantokiko telefonoa: ...............................

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 208 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian, ..... Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ........................... egunean argitaratu zen hartan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Eskabide honekin batera, lanpostuak hautatzeko eskaera aurkezten dudala, haien lehentasun hurrenkera adierazita.

Horiek horrela,

Eskatzen dut Foruzaingoko foruzain izateko 208 lanpostu lehiaketa berariazkoaren edo lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onar nazatela.

............................(e)n, 2012ko ........................aren ...........(e)an. (Sinadura)

II. ERANSKINA

Atxikipen funtzionala

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

MODALITATEA

HURRENKERA

IKUSKAPEN OROKORREKO ARLOA

DIBISIO TEKNIKO OROKORRA

Giza Baliabideen Taldea

Iruña

Lehiaketa

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Iruña

Lehiaketa

Altsasu

Lehiaketa

Elizondo

Lehiaketa

Lizarra

Lehiaketa

Zangoza

Lehiaketa

Tafalla

Lehiaketa

Tutera

Lehiaketa

Burutza Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Prestakuntza Taldea

Iruña

Lehiaketa

Garapen Teknologikoaren Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Baliabideak Administratzeko Brigada

Iruña

Lehiaketa

Komunikazio eta Loturako Dibisioa

Iruña

Lehiaketa

IRUÑEKO POLIZIA ETXEA

Polizia Arretarako Iruñeko Bulegoa

Iruña

Lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

MODALITATEA

HURRENKERA

BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA

BARNE SEGURTASUNAREN DIBISIOA

Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigada

Iruña

Lehiaketa

Justiziako Taldea

Iruña

Lehiaketa

Jauregiko Taldea

Iruña

Lehiaketa

Parlamentuko Taldea

Iruña

Lehiaketa

Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea

Iruña

Lehiaketa

Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN DIBISIOA

Joko eta Ikuskizunen Brigada

Iruña

Lehiaketa

Ingurumena Babesteko Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Ingurumeneko 1. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Ingurumeneko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Tuterako Ingurumeneko Taldea

Tutera

Lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

MODALITATEA

HURRENKERA

TRAFIKO ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

Atestatuen eta Ikerketaren Dibisioa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Atestatuetako Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa berariazkoa

BIDE SEGURTASUNERAKO DIBISIOA

Bide Segurtasuneko 1. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Bide Segurtasuneko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Bide Segurtasuneko 3. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Bide Segurtasuneko 4. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Bide Segurtasuneko 5. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa

Radar Taldea

Iruña

Lehiaketa

Garraioko Taldea

Iruña

Lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

MODALITATEA

HURRENKERA

HERRITARREN SEGURTASUNERAKO ARLOA

Txakurren Gidarien Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

PREBENTZIORAKO ETA HERRITARREN ARRETARAKO DIBISIOA

1. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

2. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

3. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea

Altsasu

Lehiaketa

Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea

Elizondo

Lehiaketa

Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldea

Lizarra

Lehiaketa

Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldea

Zangoza

Lehiaketa

Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldea

Tafalla

Lehiaketa

Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa

Agintariak Babesteko Dibisioa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

ESKU HARTZEKO DIBISIOA

Esku-hartze Berezietarako Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Esku Hartzeko 1. Taldea

Iruña

Lehiaketa

Esku Hartzeko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

MODALITATEA

HURRENKERA

IKERKUNTZA KRIMINALEKO ARLOA

Sostengu Teknologikorako Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Polizia Judizialaren Dibisioa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Pertsonen kontrako Delituen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Osasunaren kontrako Delituen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

LAGUNTZAKO BRIGADA

Arrisku Sozialeko Egoeran dagoen Jendeari Arreta emateko Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Genero-indarkeriaren Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea

Lizarra

Lehiaketa berariazkoa

Polizia Judizialaren Tafallako Taldea

Tafalla

Lehiaketa berariazkoa

Polizia Judizialaren Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA

Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Laborategiko Brigada Kriminalistikoa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

INFORMAZIO DIBISIOA

Ikerketako Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Azterketa eta Txostenen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

III. ERANSKINA

Lehiaketa berariazkoaren bidez eskuratu beharreko lanpostuetan aplikatuko den merezimendu baremoa

A) Egindako zerbitzuak. 45 puntu gehienez.

1. Nafarroako Polizia Kidegoetan polizia-enplegu batean, eta lanpostu finkoa izanda, egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 2,50 puntu.

2. Administrazio publiko baten menpe, beste segurtasun indar eta kidego batzuetan, lanpostu finkoa izanda, egindako zerbitzuak: Polizia-enpleguan egindako urte bakoitzeko, 2,50 puntu.

3. Edozein administrazio publikotan polizia kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,15 puntu, urte bakoitzeko.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aitzin zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak. 15 puntu gehienez.

Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, ikastordu bakoitzeko.

Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki hainbanatuko dira.

Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko (10 ordu) balorazioa emanen zaie.

Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

Erakunde antolatzaileari buruzko beharkizunak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barrenean antolatuak sartuko dira.

Betiere, lortu gogo den lanpostuko eginkizunekin zuzenean lotutako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak bakarrik baloratuko dira.

C) Titulazio eta espezializazio akademikoak. 7,50 puntu gehienez.

LANPOSTUA

LIZENTZIA/ GRADUA

DIPLOMATURA

MASTERRA/ GRADUONDOKOAK

BATXILERGOA/LH II/ GOI MAILAKO TEKNIKARIA

POLIZIA

7,00

5,00

1,50

2,00

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean berariazko balorazioa duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren titulu apalagoak ez dira baloratuko.

D) Sariak: 2,50 puntu gehienez.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,50 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 1,25 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

E) Puntuazio erantsia, hizkuntzak jakiteagatik. 17,10 puntu gehienez.

Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitegatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak direnez:

Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko maila bakoitzeko eman beharreko puntuazioak honako hauek dira: A1: 0,40 puntu, A2: 0,80 puntu, B1: 1,20 puntu, B2: 1,60 puntu eta C1: 2 puntu, edo baliokideak.

2. Euskaraz jakiteagatik puntuazio osagarria irizpide hauen arabera gehituko da:

A) Destinoa euskal eremuan duten lanpostuak: 11,10 puntu arte.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, 11,10 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 2,22 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 4,44, B1 izanez gero 6,66, eta B2 izanez gero 8,88, eta berdin baliokideak. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,92 punturekin baloratuko da.

B) Destinoa eremu mistoan duten lanpostuak: 6,66 puntu arte.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, 6,66 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 1,33 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 2,66, B1 izanez gero 3,99, eta B2 izanez gero 5,32, eta berdin baliokideak. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,55 punturekin baloratuko da.

IV. ERANSKINA

Agintariak Babesteko Dibisioan, Esku-hartze Berezietarako Taldean
eta Esku Hartzeko 1. eta 2. Taldeetan sartzeko proba fisikoak

Erresistentzia-proba (Course Navetteren testa).

Egiteko manera: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Tarte hauetara heldu beharko dira izangaiak: 10era gizonak eta 8ra emakumeak.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Ondoren azaltzen diren kasuetan, proba bukatu eta ordura arte lortutako tarteak kontatutako dira.

Hona hemen izangaiak kanporatzeko arrazoiak:

-Izangaia gelditzea.

-Izangaia bere kaletik ateratzea.

-Izangaiak ibilbide oso bat bukatzeko dagoen muturreko marra ez zapaltzea.

-Izangaiak hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Baina horretarako, seinalea entzuten denean segurtasun eremuaren barrenean egon beharko du.

-Izangaia marjinaren barrenean ez egotea seinalea entzuten denean, behin bakarrik.

-Izangaiak ez iristea eskatzen diren tarte guztiak egitera.

Bankako press-a, edo pisua jasotzeko proba, 40 kg gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat.

Deskribapena: banku batean, ahoz gorako etzaneran, izangaiak 15 aldiz altxatu beharko du pisu bat minutu batean: 40 kg gizonek, eta 30 kg emakumeek. Bi eskuekin goratuko du pisua, eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Ariketa hau egiteko 60 segundu emanen dira gehienez. Izangaiak deialdian ezarritako moduan bukatzen ahal du ariketa, eta ordu arte egiazki egindako altxaldi baliodunen kopurua kontatuko da puntuaziorako.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.

Ariketa kasu hauetan bukatuko da:

-Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Iragarkiaren kodea: F1215370