213. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

60/2012 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Sustapeneko kontseilariak emana, "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektua behin betiko onesten duena.

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak azaroaren 17an emandako 89/2011 Foru Aginduaren bidez, "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" eraikitzeko proiektua behin-behinekoz onetsi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu dira:

1. alegazioa.-Amets Inda Gorriaran andrea, Sunbillako Udaleko alkatea.

N-121-A errepidean Sunbillako iparraldeko lotunerako proiektaturikoa aldatzeko eskatzen du, errei berezi bat, gaineko egitura bat edo beste edozein konponbide jartzeko nekazaritzako ibilgailuak igaro daitezen, tuneletik igarotzea debekatuta baitute.

Erantzuna:

Jendaurrean jarri den "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" eraikitzeko proiektuan, iparraldeko bidegurutzea aldatzea aurreikusi zen, obra osagarri gisa. Aldaketa horren bitartez, eta Sunbillako Udalaren ordezkariekin egindako bileran erabakitakoari jarraikiz, mugimendu batzuk debekatu ziren, errepideko balizak eta seinaleak aldatze hutsarekin.

Alegazioan adierazten den bezala, sestra bereko gurutzaketak debekatzen badira traktoreak errepideko alde batetik bestera pasatzeko, egitura bat proiektatu beharko litzateke.

Sunbillako Udal Plana "Sollenea" industria sektore urbanizagarrian aldatzeari dagokionez Sunbillako Udalari jakinarazi zitzaion bezala, industrialdea garatzen denean, beharrezkoa izanen da toki horretan lotune bat eraikitzea, sustatzailearen kontura.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da behin betiko proiektuan batere jarduketarik ez jasotzea Sunbillara eta inguruko baserrietara joateko balio duen iparraldeko bidegurutzeaz, eta egungo egoera mantentzea.

2. alegazioa.-Laurentino Otero Bardon jauna.

1. Doneztebeko 1. poligonoko 477. lurzatiaren jabe izanik, sarbideak lurzati horretatik bereizita izan daitezela eskatzen du, baita haren ezkerretara, 1. poligonoko 478. lurzatian, dagoen etxebizitzatik bereizita ere.

2. Adierazten du proiektuan bide bat sartu dela lotune berritik abiatuta Doneztebeko 1. poligonoko 476. lurzatiraino iritsiko dena. Bide hori sarbide bakarra izanen da inguruko baserrietara iristeko.

Bidea egiteak kolokan jartzen du han kokatu nahi den negozioaren bideragarritasuna, jatetxearen aparkaleku izateko aurreikusitako lurrak okupatuko baitira.

Doneztebeko alde horretako biztanleak Sunbillara joan edo bertatik ateratzeko beste sarbide bat diseinatzeko eskatzen du, bere jabetzako lurrak erabiliko ez dituena.

Erantzuna:

1. Proiektuan sartutako bidea, alegazioan aipatzen dena, Doneztebeko 1. poligonoko 477. lurzatian dagoen etxebizitzan sartzeko da. Doneztebeko 1. poligonoko 478. lurzatian, alegazio-egilearen etxearen ondoan, dagoen etxebizitzan sartzeko bidea ez da aldatuko, proiektuaren arabera.

2. Alegazioa partez onartzen da. Inguruko etxebizitzetara joateko bidea berdina izanen da alegazio-egilearen jabetzapeko lurzatian, baina, proiektaturiko bidearen zabalera hiru metrora murriztuko da, lurzatian izanen duen eragina murrizteko. Bideak bereizten dituen erdibitzailearen zabalera ere murriztuko da, metro batekoa izanen baita.

Dena dela, jendaurrean jarritako dokumentuan akats bat egin dela ikusi da, izan ere, desjabetze planoetan ez zen jaso lurzatia bukaera arte okupatu behar zela. Horregatik, lurzatia ukitzen duten bidearen eta erdibitzailearen zabalera murrizten bada ere, azkenean okupatuko den azalera 287 metro koadrokoa izanen da , eta ez 273 metro koadrokoa.

Eraikuntza proiektuan egindako egokitzapenen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan izan diren aldaketak direla-eta, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta azalpen zatian azaldu bezala ebaztea.

2. "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" eraikitzeko proiektua behin betiko onestea, aurrekontua 3.640.931,81 eurokoa izanik (BEZa kanpo), bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegazio-egileei eta Doneztebeko eta Sunbillako udalei, eta horiek premiatzea departamentuko edo udaletxeko iragarki oholean argitara dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko urriaren 16an.-Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

"N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" eraikitzeko proiektua

Behin betiko okupazioak jabari publikoan

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO

AZALERA. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA

DO-0

Goicoechea Salaverría, Ahinoa

Goicoechea Salaberria, Imanos

Salaberria Larralde, Igone

Salaberria Larralde, Sara

Irungo errepidea, 6 (Doneztebe)

11

1

475

Etxebizitza

DO-1

Salaberría Biurrarena,, M.ª Magdalena

Otero Bardón, Laurentino

Irungo errepidea, 6-B, behea (Doneztebe)

287

1

476

Zoladura

DO-2

Arrechea Damboriena, Pedro María

Sakabanatua (Sunbilla)

354

1

204A

Lehorreko alorra

DO-3

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

947

1

131

Elkorra

Sunbillako udal mugapea

SU-1

Galzagorri Jorajuría, Antonio

Galzagorri Jorajuría, Juan José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

421

2

430A

Belardia

SU-2

Apezteguía Juancorena, José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

198

2

433A

Lehorreko alorra

SU-3

Nafarroako Foru Komunitatea

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

114

2

3

Lurzorua

SU-4

Apezteguía Juancorena, José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

108

2

91

Lurzorua

SU-5

Baztarrica Taberna, Inés M.ª

Kale Nagusia, 5-1. solairua (Sunbilla)

45

2

434

Lurzorua

SU-6

Apezteguía Juancorena, José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

317

2

90

Lurzorua

SU-7

Galzagorri Jorajuría, Antonio

Galzagorri Jorajuría, Juan José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

82

2

7

Lurzorua

SU-8

Galzagorri Galzagorri, Juan

Errekalde karrika (Sunbilla)

85

2

4

Lurzorua

SU-9

Gamboa Ibarra, Carlos

(Sunbilla)

35

2

8

Lurzorua

SU-10

Arrechea Manterola, José M.ª

Kale Nagusia, 10 (Sunbilla)

16

2

9

Lurzorua

SU-11

Gamboa Ibarra, Carlos

Goietxea kalea (Sunbilla)

77

2

10

Lurzorua

Aldi baterako okupazioak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO

AZALERA. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

Doneztebeko udal mugapea

DO-3

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

78

1

131

Elkorra

DO-4

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

622

1

201

Belardia

DO-5

Galzagorri Jorajuría, Antonio

Galzagorri Jorajuría, Juan José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

43

1

415

Askotariko zuhaitzak

Sunbillako udal mugapea

SU-3

Nafarroako Foru Komunitatea

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

285

2

3

Lurzorua

SU-4

Apezteguía Juancorena, José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

239

2

91

Lurzorua

SU-5

Baztarrica Taberna, Inés M.ª

Kale Nagusia, 5, 1. solairua (Sunbilla)

236

2

434

Lurzorua

SU-6

Apezteguía Juancorena, José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

246

2

90

Lurzorua

SU-7

Galzagorri Jorajuría, Antonio

Galzagorri Jorajuría, Juan José

Kale Nagusia, 6 (Sunbilla)

80

2

7

Lurzorua

SU-8

Galzagorri Galzagorri, Juan

Errekalde karrika (Sunbilla)

85

2

4

Lurzorua

SU-9

Gamboa Ibarra, Carlos

(Sunbilla)

99

2

8

Lurzorua

SU-10

Arrechea Manterola, José M.ª

Kale Nagusia, 10 (Sunbilla)

93

2

9

Lurzorua

SU-11

Gamboa Ibarra, Carlos

Goietxea kalea (Sunbilla)

191

2

10

Lurzorua

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO

AZALERA. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

Doneztebeko udal mugapea

DO-6

Maderas Zalba, S.A.

San Migel auzoa (Doneztebe)

3.576

1

480B

Belardia

F1214642

Iragarkiaren kodea: F1214642