213. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

506/2012 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, apirilaren 11ko 153/2012 Foru Aginduan baimendutako gastua handitzen duena. Agindu horren bidez, gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresei, entitate pribatuei edo Nafarroako toki erakundeei laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 11n emandako 153/2012 Foru Aginduaren bidez, gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresei, entitate pribatuei edo Nafarroako toki erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Deialdi horrek xede du gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea, aipatutako entitateek kontratatzen dituzten laguntza-jasotzaile horien soldata finantzatuz.

Deialdiaren hamahirugarren oinarrian deialdiko diru zenbatekoa handitzea aurreikusten da, kontratazio eskarien arabera, betiere kreditu erabilgarririk baldin badago aurrekontuko kontu-sailean. Erabaki hori organo eskudunaren foru agindu baten bidez hartuko da.

Kasu honetan, aipatutako laguntza edo errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko eskaria laguntza hauetarako dagoen kreditua baino handiagoa da. Hori ikusirik, eta kontuan harturik kreditu erabilgarririk badela, laguntza-jasotzaile horien kontratazioa sustatzeko asmoz, bidezkoa da deialdiko kredituari 1.024.000,00 euro gehitzea.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak, Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren 2.1 artikuluan xedatutakoari dagokionez, ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresei, entitate pribatuei edo Nafarroako toki erakundeei laguntzak emateko deialdian baimendutako gastua handitzea, gastu horri 1.024.000,00 euro gehituz. Deialdia Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 11ko 153/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 1.024.000,00 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori "Enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzeko osagarria" izeneko 900003 91600 4809 231504 kontu-sailaren kargura ordainduko da.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko urriaren 11n.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Jesús Pejenaute Grávalos.

Iragarkiaren kodea: F1214776