213. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 233/2012

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Toader Galvanek eskaturik, kontratuaren suntsiarazpena dela-eta, Nelu Baicu enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 233/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2012eko urriaren 4an:

Baiesten dut Toader Galvan jaunak Nelu Baicuren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka kontratuaren suntsiarazpena eta diru kopuru baten erreklamazioa direla-eta jarritako demanda, eta deklaratzen dut auzi-jartzailea demandatuarekin lotzen zuen lan kontratua amaitu dela, eta enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta zerbitzu urte bakoitzeko demandatzaileari 45 eguneko soldata ordaintzera -urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuko dira- 2011ko uztailaren 15etik 2012ko otsailaren 11 arte zerbitzuak ematen igarotako denborarengatik, eta zerbitzu urte bakoitzeko 33 eguneko soldata ordaintzera kalte-ordain gisa -urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuko dira-, 2012ko otsailaren 12tik epai hau irmo izan arte izandako denborarengatik. Hartarako, zerbitzualdi gisa zenbatuko da 2011ko uztailaren 15etik epai hau irmo izan artekoa, eta 55,66 euroko soldata ezartzen da egun bakoitzeko (oker edo hutsik ezean).

Halaber, enpresaburu hori kondenatzen dut demandatzaileari 4.627,03 euro ordaintzera (oker edo hutsik ezean), gehi diru kopuru horren %10eko berandutza-interesak.

Azkenik, Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera, soldatak bermatzeko izan lezakeen erantzukizunari dagokionez.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen 3160.0000.65.0233.12 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Nelu Baicuri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko urriaren 16an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1214600