213. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 657/2012

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Jorge Manuel Proa Santo jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcciones y Excavaciones Dakar, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 657/2012 prozeduran, honako epaitza hau duen epaia eman da 2012ko urriaren 3an:

Baiesten dut José Manuel Proa Santo jaunak, kaleratzea eta diru kopuru baten erreklamazioa direla-eta, Construcciones y Excavaciones Dakar, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, deklaratzen dut bidegabea izan zela demandatzailearen kaleratzea, 2012ko apirilaren 27tik aurrerako ondorioekin egindakoa, eta enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio horri men egitera, eta auzi-jartzailea berriz hartzera, kaleratzearen aurretik zituen baldintza berberetan, edo bestela, hari 11.321,89 euroko kalte-ordaina ordaintzera (oker edo hutsik ezean).

Langilea berriz hartzea aukeratzen bada, hala adieraziz edo isilbidez, demandatutako enpresa kondenatzen da auzi-jartzaileari tramitazioaldiko soldatak ordaintzera, 65,35 euro eguneko. Ez da bidezkoa tramitazioaldiko soldata horiek sorraraztea kaleratze egunetik medikuaren alta izan arte, kontuan harturik demandatzailea aldi baterako ezintasun egoeran dagoela, 2012ko otsailaren 14tik.

Halaber, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 4.018,11 euro ordaintzera, soldatengatik eta aldi baterako ezintasuneko sorospenaren osagarriarengatik.

Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0657.12 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0657.12 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu aukeratzen langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea, ulertzen da lehenbizikoa izanen dela bidezkoa.

Eta Construcciones y Excavaciones Dakar, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko urriaren 18an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1214599