213. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udaleko administrazio elektronikoa
arautzen duen ordenantzako 24 eta 48. artikuluetan.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2012ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 19-OCT-12 (4/CC).

"Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko urriaren 9an hartu erabakia (10/AL), honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Iruñeko Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzako 24 eta 48. artikuluetako aldaketa.

2.-Espedientea erregelamenduzko eran tramitatzea."

Aldaketa hori jendaurrean egonen da Iruñeko Udalaren iragarki oholean, 30 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2012ko urriaren 22an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1214820