172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategiak enkantean 2012ko denboraldirako

Kintoko Mankomunitateak enkante publikoaren deialdia egin du, gutun-azal itxien bidezko prozeduraren bidez Kintoko ehiza barrutiko usategi hauek errentan emateko, ondotik adierazten den hasierako prezioa dutela:

-1. usategia: 3.600 euro.

-4 eta 5. usategiak: 9.000 euro.

-7. usategia: 18.000 euro.

-8. usategia: 12.600 euro.

-1. eremua - Urkiaga: 13.500 euro.

-2. eremua - Beraskoain: 1.080 euro.

-5. eremua - Zuraun: 13.500 euro.

Enkantean parte hartzeko proposamenak aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogei egun naturalean, eta azken eguneko eguerdiko 12ak baino lehenago, Erroibarko Udal Idazkaritzan (Frantziako errepidea, z.g., Lintzoain, Nafarroa).

Gutun-azalak biharamunean irekiko dira, ordu berdinean, Erroibarko Herriko Etxeko ekitaldi aretoan.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek lizitazioaren iragarkian adierazten den epean aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak Erroibarko Udal Idazkaritzan (Frantziako errepidea, z.g., Lintzoain, Nafarroa).

Proposamenak gutun-azal bakarrean aurkeztuko dira, eta hartan idazkun hau: "Kintoko usategien esleipena 2012ko denboraldirako". Haien barnean bertze bi gutun-azal sartuko dira, itxiak eta lizitatzaileak sinatuak biak ala biak; idazkun eta dokumentu hauek izanen dituzte:

-Lehen gutun-azalak "Dokumentazioa"izanen du izena, eta dokumentu hauek izanen ditu:

a) Lizitatzailea nor den egiaztatzen dutenak:

-Pertsona juridikoa bada, sozietatea eratzeko edo, hala behar badu, aldatzeko Merkataritza Erregistroan inskribaturiko eskritura aurkeztuz.

-Norbanakoa izanez gero nahitaezkoa izanen da NANa aurkeztea edo, bertzenaz, haren fotokopia notario edo administrazio bidez kautotua, edo legez ordezkatzen duen agiria.

-Proposamena bertze baten izenean aurkezten bada, notarioaren ahalordea aurkeztu beharko da, eta ahalordetuaren NANa, aitzineko paragrafoan adierazitako baldintzak beterik.

b) Kintoko Mendien Mankomunitatearen Diruzaintzan behin-behineko fidantzatako aprobetxamenduaren %2 utzi izana frogatzen duen gordekina.

-Bigarren gutun-azalaren izena "Proposamen ekonomikoa" da eta hartan eskaintza ekonomikoa baizik ez da sartuko, iragarki honen hondarrean argitaratzen den ereduari egokiturik.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Erroibarko Udal Idazkaritzan daude ikusgai.

Erroibarren, 2012ko abuztuaren 24an.-Mankomunitateko burua, Enrique Garralda Erro.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..............................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ................, herria: ......................., bizilekua: ...................................., karrika: ................................................................., zenbakia: ......., telefonoa: ..............., jakinik enkante publikoa eginen dela gutun-azal itxiaren bidez eta aldez aurreko onarpenaz, usategi/eremu hau esleitzeko: .................................................. Kintoko ehiza barrutian, 2012ko denboraldirako, eta horren truke diru hau eskaintzen dut: .................................................. euro (letraz eta zenbakiz)

 (Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1212176