172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

21/2012 eta 22/2012 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2012ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 21. eta 22. aldaketak Udalaren 2012ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Tafallan, 2012ko abuztuaren 22an.-Jarduneko alkatea, Francisco Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1212063