172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Eskumenak bertze baten esku uztea 150/2012 Dekretua

Los Arcosko Udaleko alkate udalburu Jerónimo Gómez Ortigosa jaunak, gaurko egunarekin, dekretu hau eman du:

"Kontuan harturik Jerónimo Gómez Ortigosa Los Arcosko Udaleko alkate udalburua, oporrak direla eta, kanpoan egonen dela 2012ko abuztuaren 24tik 31ra bitarte, bi egun horiek barne.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. eta ondoko artikuluetan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan ematen dizkidaten eskurantzekin bat,

XEDATU DUT:

María Teresa Moreno Ochoa zinegotzia eskuordetzea aipatu datetan, Alkatetza honen eskumen arrunt guztietarako, aipatu araudiak aurreikusten dituen mugen barrenean".

Los Arcosen, 2012ko abuztuaren 21ean.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1212019