161. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Alkatearen ordezkaritza

2012ko uztailaren 31n, Lesakako alkateak honako hau ebatzi du, bertzeak bertze:

2012ko uztailaren 23ko 298/2012 Ebazpenaren bidez, alkateordeak izendatu ziren.

Bestalde, 2012ko abuztuaren 16tik 26ra bitarte, biak barne, alkatea Lesakako udalerritik kanpo egonen da.

Horregatik eta 1986ko azaroaren 28ko 2.568/1986 Erregearen Dekretuak onartutako Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 46.1 eta 47.2 artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuz, zera erabaki dut:

1.-Alkatea kanpoan dagoen bitartean, alkateordeek haren kargua beteko dutela, izendapenaren ordenaren arabera.

2.-Aipatutako datetan, José E. del Río Echeverría zinegotzia hirugarren alkateordea izango da. Abuztuaren 26tik aurrera, Ainara Flores Compains andreak berreskuratuko du kargu hori.

Lesaka, 2012ko abuztuaren 1a.-Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1211300