154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aurrekontuko 3/2012 aldaketa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2012ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 3/2012 aldaketa, kreditu bereziaren bidez eliz atarian oztopo arkitektonikoak kentzeko inbertsioari buruzkoa.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko 3/2012 aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2012ko uztailaren 26an.-Alkate udalburua, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1211070