154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2012ko aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Erronkariko Udalak, 2012ko martxoaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2012ko aurrekontu orokor eta bakarrari eginiko aldaketa.

Iragarkia, ekainaren 22an, 2012ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta ireki zen jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz ere. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aldaketa horren edukia aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Erronkarin, 2012ko uztailaren 25ean.-Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1211071