2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Aurrekontuko aldaketa (2012/01). Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2012ko uztailaren 6an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2012/01 | Gastua | Zenbatekoa |
1 | 011 | 91304 | NAFARROAKO KUTXAREN KREDITUAREN AMORTIZAZIOA | 35.000,00 |
1 | 011 | 91306 | RURAL KUTXAREN MAILEGUAREN AMORTIZAZIOA (420.000) | 21.000,00 |
1 | 011 | 91307 | RURAL KUTXAREN MAILEGUAREN AMORTIZAZIOA (325.000) | 16.250,00 |
GUZTIRA | 72.250,00 |
Finantzaketa | Zenbatekoa |
| | 87000 | DIRUZAINTZAKO SOBERAKINA GASTU OROKORRENDAKO | 72.250,00 |
GUZTIRA | 72.250,00 |
Etxarri Aranatzen, 2012ko uztailaren 26an.-Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L1211124