154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 127/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Jorge Sanz Jiménezek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Proyectos Especiales de Navarra S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000127/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Jorge Sanz Jiménezek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Proyectos Especiales de Navarra S.L.ren aurka, 7.215,83 euroko printzipala ordain dezan, gehi 432,95 euroko interesak eta 721,58 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Egun horretan xedapen zatian hauxe dioen dekretua eman da:

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela epaitegi honetako idazkaritzan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den gisan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 kontuan egin beharko da; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Proyectos Especiales de Navarrari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko uztailaren 9an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1210482