154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 991/2011 Gizarte Segurantza

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Amaia Ocariz Ormaecheak eskaturik, aldi baterako ezintasuna dela-eta, Arreso Sociedad Cooperativaren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren eta Mutua Navarraren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 991/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Atzera egintzat jotzen da Amaia Ocariz Ormaechea andrea, aldi baterako ezintasuna dela-eta, Arreso Sociedad Cooperativaren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren eta Mutua Navarraren aurka jarritako demandan; demandaren ondorioz egindako jarduketak artxibatuko dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.

Eta Arreso Sociedad Cooperativari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko uztailaren 4an.- Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1210241