154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 1709/2012 prozedura

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko uztailaren 5ean.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1709/2012 falta-judizioa bideratzen ari dela, maulagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

292/2012 epaia. Iruñean, 2012ko ekainaren 28an.

Mari Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, maula falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1709/2012 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, Luciana Lopes Ribeiro jaunak, eta salatuak, Jesús Iglesias Seijas jaunak. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren. Hona hemen

Epaitza:

Jesús Iglesias Seijas kondenatzen dut maula falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 8 egunez lokalizazio iraunkorrean egotera eta prozedurako kostuak ordaintzera.

Erantzukizun zibila dela-eta, Luciana Lopes Ribeirori 390 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost eguneko epean, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Jesús Iglesias Seijasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko uztailaren 5ean.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1210325