154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 3053/2011 prozedura

María Asunción Hernández Jiménez andreak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: goian aipatu prozeduran, idazpuruan eta epaitzan hauxe dioen epaia eman dela:

Epaia. Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, lesio falta batengatik Emma Pereira Tomé andrearen (Iruñean jaioa) aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 3053/2011 falta-judizioan. Judizioaren aktan ageri diren alderdiek hartu dute parte.

Epaitza:

Emma Pereira Tomé kondenatzen dut, lesio falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 35 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 8 euroko kuota (guztira 280 euro). Ordaindu ezean erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Erantzukizun zibila dela eta, Emma Pereira Tomék 150 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Rafael Guerrero Morenori.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Emma Pereira Tomé andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko uztailaren 5ean.-Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1210327