154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 540/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko apirilaren 3an. Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 540/2011 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Constantin Buhus jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Andreea Elena Lungu andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Osorik ezesten dut Ana Imirizaldu prokuradore andreak ordezkatuta, Andreea Elena Lungu andreak auzi ihesean dagoen Constantin Buhus jaunaren kontra jarritako demanda, eta, hortaz, ez da bidezkoa eskaturiko neurria hartzea.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, 50 euroko gordailua egin dela frogatu behar da, bestela errekurtsoa ez baita onartuko. Fiskaltza gordailua egin beharretik salbuetsita dago.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Constantin Buhus jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko apirilaren 3an.-Idazkaria, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1210390