108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

449/2012 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Irurreko (Gesalatz) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta haren ondoriozko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 23an emandako 31/2012 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epean, proiektuari ez zaio alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea "Irurreko (Gesalatz) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Gesalazko Udaleko, Irurreko Kontzejuko eta Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki oholetan.

3. Ebazpen hau Gesalazko Udalari, Irurreko Kontzejuari eta Izarbeibarko Mankomunitateari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 23an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, José Luis Izco Biarge.

Iragarkiaren kodea: F1207983