108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

VALENTZIAKO LAN ARLOKO 15. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 000471/2012/I espedientea

Sagrario Plaza Golvanok, Valentziako Lan arloko 15. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 000471/2012/I espedientea bideratzen ari da Jorge Luis Liñeira Regueirok eskaturik, Truck and Wheel S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, kaleratzearen ondoriozko erreklamazioa dela-eta, eta honen bidez Truck and Wheel S.L.ri zitazioa egiten zaio (non den jakiterik ez dago), lan arloko epaitegi honetan ager dadin (avenida del Saler,14-4. Amarilla), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko, baita eskatutako galdeketa ere. Ohartarazten da ezen, agertu ezean, galderetan aipatzen diren egitateak egiazkotzat joko direla. Zitazioa 2012ko urriaren 3rako da, 11:15erako, eta judizioa ez da bertan behera utziko alderdiak bidezko arrazoirik gabe ez agertzeagatik.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Valentzian, 2012ko maiatzaren 11n.-Idazkari judiziala, Sagrario Plaza Golvano.

Iragarkiaren kodea: J1207698