108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 309/2012 kaleratzea

Olga Revuelto Ruiz andreak, Logroñoko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: 2012ko maiatzaren 17an emandako ebazpenaren bidez, Jesús González Gil jaunak eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Muebles Hersanz, S.L.ren, Grupo Sanz Administración y Logística, S.L.ren, Gimsanz Complemento del Mueble, S.L.ren, Artesanz Mobiliario, S.L.ren, Maderas Expres Sanz, S.L.ren, Gimsa Rechapados, S.L.ren, Gimsa Navarra de Complementos, S.L.ren, Gimsa Móbel, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den prozeduran (honela erregistratu da: 309/2012 kaleratze objektibo indibiduala), erabaki da Gimsa Rechapados, S.L.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko ekainaren 26ko 11:35ean ager dadin Lan arloko 2. epaitegiko judizio-aretoan (Manzanera kalea, 4-6-8), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, horrek aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Gimsa Rechapados, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Logroñon, 2012ko maiatzaren 17an.-Idazkari judiziala, Olga Revuelto Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207858