108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 1531/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko maiatzaren 17an.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak eskaturik, dibortzio baten gaineko 1531/2011 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Edneia Aparecida De Lima andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Begoña Sánchez Goñi andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Epalza Ruiz de Alda auzitegietako prokuradore jaunak, Begoña Sánchez Goñi andrea ordezkatuz, auzi-ihesean den Edneia Aparecida de Lima andrearen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 2009ko urtarrilaren 8an egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorioekin.

Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea prozesuko kostuei buruz.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eta Edneia Aparecida de Lima andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 17an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1207846