108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 761/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko maiatzaren 17an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak eskaturik, behin betiko neurriak aldatzeko 761/2011 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, José Rodolfo Cumbicus Calvaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Jenny Carolina Mendoza Cuencaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak, Jenny Carolina Mendoza Cuencaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den José Rodolfo Cumbicus Calvaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, bertan behera uzten dut 2010eko ekainaren 4ko epaian José Rodolfo Cumbicus Calva demandatuaren eta bere seme Jair Josueren artean finkatutako bisita eskubidea. Gainerakoan, 2010. urteko ebazpena mantentzen da, epai honekin bat.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, 50 euroko gordailua egin dela frogatu behar da, bestela errekurtsoa ez baita onartuko. Fiskaltza gordailua egin beharretik salbuetsita dago.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta José Rodolfo Cumbicus Calvari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, ediktu honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 17an.-Idazkaria, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1207672