108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Antzinen, 2012ko maiatzaren 9an.-Mankomunitateko burua, Mariano Izcue Ros.

Iragarkiaren kodea: L1207030