108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako Musika Eskolan 2012/2013 ikasturtean indarrean egonen diren prezio publikoak arautzea. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2012ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

Kontuan harturik 2012ko ekitaldirako prezio publikoen tarifak eta tasak mantendu beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Kontuan harturik Musika Eskolako Batzordeburuak proposatzen dituen aldaketak kasuistika berrietara egokitzeko eta testuen interpretazioak hobetzeko zuzenketak direla.

Kontuan harturik, zenbait kasutan, prezio publikoak ez direla zerbitzuen kostukoak berdintzeko adinakoak, bistan baita arrazoiak nahikoak badirela, gizarte, ongintza, kultura edota interes publikokoak, horrela jarraitzeko, are gehiago indarrean dagoen arautegiari egokitua bada.

Kontuan harturik Nafarroako Gobernuak Musika Eskolarako 2012/2013 ikasturterako emanen duen diru-laguntza ez dela aldatu funtsean aurreko ikasturtetik.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2012/04/19ko eta 2012/05/02ko irizpenak eta Ekonomia eta Finantza Alorraren aurreko txostena.

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-01 zenbakiko Araua: Musika Eskola delakoaren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten tarifen eranskina onestea, espedientean agertzen diren testu bateginekin geldituko baitira.

Bigarrena.-Aurreko erabakia jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.- Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.-Arauzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako ordenantza fiskaletako eta beren tarifen eranskinetako aldaketa horiek 2012/2013 ikasturterako hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tafallan, 2012ko maiatzaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1207000