108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Buztintxuriko Plan Partzialeko aldaketa, 30. oinarrizko unitateari, 30A-E etxesailari dagokiona, Construcciones Andía, S.A.k sustatua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko maiatzaren 15ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-MAY-12 (3/UV)

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2012ko maiatzaren 4ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Buztintxuriko Plan Partzialeko aldaketa, 30. oinarrizko unitateari, 30A-E etxesailari dagokiona, Construcciones Andía, S.A.k sustatua.

2.-Behin betiko onespena baino lehen, sustatzaileak beste agiri bat aurkeztu beharko du, non honako baldintza hau sartuko baita erabilera anitzeko eta kulturako ekipamenduko lokalarentzat: hura egitean, haren egitura independentea izan beharko da gainerako eraikuntzekiko eta, gainera, eraikuntzaren jasodurari eusteko modukoa izanen da, Planeamenduan definitutako baldintzekin.

3.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat bertako egunkarietan iragarkia agertzea".

Iruñean, 2012ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1207645