108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko egiturazko aldaketa, ZN9/U.I. XIX-Milagrosa unitateari dagokiona (Ega Erreka kalea), Promociones Artaso Dos S.L.k sustatua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2012ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-MAY-07 (7/CU)

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. Jakintzat hartzea apirilaren 3ko 14E/2012 Foru Agindua, Iruñeko Udal Planean ZN-9/U.I. XIX-Milagrosa unitateari dagokionez (Ega Erreka kalea) egiturazko aldaketa egiteko Promociones Artaso Dos S.L.k sustaturiko dokumentua behin betikoz onesten duena.

2. Onetsitako hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman bedi.»

Iruñean, 2012ko maiatzaren 16an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

IRUÑA

Udal Planeko egiturazko aldaketa Iruñean,
ZN9/U.I. XIX-Milagrosa unitateari dagokiona (Ega Erreka kalea),
Promociones Artaso Dos S.L.k sustatua

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak, apirilaren 3ko 14E/2012 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Iruñeko Udal Planeko aldaketa, ZN9-U.I. XIX-Milagrosa unitateari dagokiona (Ega Erreka kalea), Promociones Artaso Dos, S.L.k sustatua eta 2012ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 14an.

Jarraian, aipatu dokumentuaren testu arauemailea argitaratuko da, behar diren ondorioak sor ditzan:

V.-HIRIGINTZAKO ARAUDI BERRIA 4. POLIGONOKO
457. LURZATIRAKO

Egiaztaturik Udal Planeko arauetan oker bat dagoela aipatutako lurzatiari lotua, hura ARZ-11 banaketa eremuan eta ZN.9/U.I. XIX eremuan sartzen baitu hiri lurzoru finkatu gabe gisa, bidezko da araudi berria ezartzea, ukitutako lurraren errealitate fisikoari eta juridikoari egokitzen zaiona.

Hirigintzako Araudi Orokorraren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, urbanizazioak finkaturiko hiri lurzorua hiru azpikategoriatan banatzen da (Z, ZO eta ZOR), eta horien garapena 42. artikuluan dago jasoa, horrek arautzen baititu urbanizazioak finkaturiko hiri lurzoruaren kategoriak eta egoera motak:

Eremua (Z), Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularrak zuzenean arautzen duena eta garapen planeamendurik behar ez duena, nahiz eta posible den xehetasun azterlanak tramitatzea.

Eremu Antolatua (ZO), 1984ko HAPO garatzeko onetsitako planeamendu xehakatuek (Udal Planean hartuek) zuzenean arautzen dituzten hiri lurzoru finkatuetan aplikatzeko dena.

Antolamendu Igorriko Eremua (ZOR), egin nahi den barne berrikuntza edo berritzea xehetasunez arautzen duen planeamendu xehakatua behar duten hiri lurzoru finkatuei aplikatzeko dena.

Hirigintzako Araudi Orokorraren 42. artikuluan agertzen diren hiru aukerak ikusita, Eremuarena (Z) da aplikatu beharreko araudi eta tratamendu egokia, esparruaren neurria (195 m²) kontuan izanda; beraz, Udal Planean bertan daude horren zuzeneko arauak, eta, gainera, honako determinazio hauek izanen ditu, proposatzen den fitxan, egungoaren lekua hartuko duen hartan, daudenak:

FITXA, XIX Z.7 UNITATE INTEGRATUA (LEHENGO ZN.9)

1. Eremuaren identifikazioa.

Azalera: 195 m²

Kokalekua: 4. poligonoko 457. lurzatia.

Ega Erreka kalea.

2. Egiturazko determinazioak.

Helburu orokorra: eraikuntza zaharra ordeztea, alboko eraikinen lerrokaduretara egokitzeko.

Hirigintzako araubidea:

Lurzoru mota: hiri lurzorua. Kategoria: finkatua.

Erabilera: bizitegi kolektiboa. Gehieneko azalera eraikigarriak: 890 m². Babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko portzentajea: Ez da ezarri.

Lagapenak: Ega Erreka kalean libre utzitako espazioa lagako da.

3. Determinazio xehakatuak.

Erabilera xehakatuak: Hirigintzako Araudi Orokorraren arabera. Eraikuntzaren baldintzak:

-Lurzatiak: lurzati bakarra.

-Lerrokadurak: araudi grafikoan alboko eraikinen jarraipen gisa marraztuak.

-Solairu kopurua: ~ B + 4. Eraikuntzaren garaiera = 16,60 metro; eta estalkiaren gehieneko inguratzailea Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorren 11. artikuluaren arabera. Goiko solairuen forjatuen sestrak Ega Erreka kalean mugakidea den eraikinaren sestrak bezalakoak izanen dira. Hori guztia 4. eranskineko 2. planoan grafiatuta dagoenaren arabera.

-Gehieneko azalera eraikigarria:

  • 712 m² bizitegietarako.
  • 890 m², gehieneko eraikuntza.

-Sotoko aparkalekuak:

Hirigintzako Araudi Orokorraren araberakoak.

Jarduketaren baldintzak:

-Berritzea: zuzeneko jarduketa.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 16an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1207529