108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2012ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2012ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, 2012ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espediente bat onetsi zuen, Udalaren 2012ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarrien 13.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

1.-Diru-sarreren bidez sortutako kreditua, 133.846,18 eurokoa, inbertsio errealak izeneko gastuen 6. kapituluko kontu-sail batean, Inbertsio errealak besterentzea izeneko diru-sarreren 6. kapituluko 133.846,18 euroko kontu-sail baten bidez finantzatua.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2012ko maiatzaren 9an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1207056