2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALOZE
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Vermican-Soluciones de Compostaje S.L. Jarduera: nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak ongarri ekologiko bihurtzea, metodo naturalak erabiliz. Tokia: Itzalle-Galozeko Kontzejuko 9. poligonoko 108-E lurzatia.
Galozen, 2012ko maiatzaren 9an.-Alkatea, Miguel Angel Eseverri Eseverri.
Iragarkiaren kodea: L1207034