108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Aurrekontuko 2/2011 eta 3/2011 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2012ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2011 aldaketa: Kreditu berezia:

GASTUAK:

1.531.60101 kontu-saila, San Jose zubiaren konponketa. Zenbatekoa: 6.000 euro.

Finantzabidea:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

3/2011 aldaketa: kreditu berezia:

GASTUAK:

1.441.62101 kontu-saila, Iturburuaren konponketa: zenbatekoa: 3.000 euro.

Finantzabidea:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Aguilar Kodesen, 2012ko apirilaren 16an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1207083