108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

90/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Construcciones Andía, S.A.k eta Residencial Ripagaina, S.L.U.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 47E/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean espediente hori. Ebazpena 2012ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean.

Egun horretan jendaurrean jarri zen xehetasun azterlana, hogei egunez, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hirigintza garatzeko plangintza eta plan sektorialaren exekuzioa onesteko eskumena Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari dagokio, baina prozedura honetan esku hartzeaz abstenitzeko egoera batean dagoela adierazi du.

Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.1 artikuluan eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Construcciones Andía, S.A.k eta Residencial Ripagaina, S.L.U.k sustatua.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileei, Iruñeko, Burlatako, Uharteko eta Eguesibarko udalei eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

Iragarkiaren kodea: F1207632