108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

58E/2012 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ukarreko udal mugapean (1. poligonoko 462. lurzatian) telefonia mugikorreko oinarrizko estazioa egiteko proiekturako Ingurumen ukipenetarako baimenaren espedientea artxibatzen duena. Sustatzailea Telefónica Móviles España, S.A. da.

2011ko abuztuaren 25ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko lerroaldean aipatutako espedientea. Espedienterako aurkeztutako proiektu teknikoa ikusirik, 2012ko urtarrilaren 9ko idazki baten bidez (2012ko otsailaren 22an jakinarazia) sustatzaileari eskatu zaio antena instala dezala beste kokagune batean, hain zuzen ere beste konpainia baten Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren kokaguneen zerrendan baimendu den batean, hautatu den kokagunetik hurbil. Errekerimendu horretan berariaz ohartarazten zen ezen, aipatutako jakinarazpenetik hiru hilabete igarota, ez balitz behar den dokumentazioa aurkeztu, espedientearen iraungitzea deklaratuko litzatekeela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92.1 artikuluko beharkizun eta ondorioekin. Horrek berekin ekarriko luke proiektatutako obrak eta instalazioak ezin gauzatzea.

Emandako epea aise igaro da eta ez da errekerimendua bete. Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusita eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

1. Ukarreko udal mugapean (1. poligonoko 462. lurzatian) telefonia mugikorreko oinarrizko estazioa egiteko proiekturako Ingurumen ukipenetarako baimenaren espedientea iraungitzat deklaratzea. Sustatzailea Telefónica Móviles España, S.A. da.

2. Orain arteko jarduketak artxibatzea, eta espedientea sustatzaileari itzultzea, adieraziz horren ondorioz ezin duela inola ere gauzatu eskatutako jarduera.

3. Adieraztea ezen, etorkizunean jarduera hori gauzatu nahi balu, espediente berri bat tramitatu beharko lukeela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan ezarritako moduan. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ingurumeneko zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren aurrean aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpena igortzea interesdunari eta Ukarreko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 17an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1207775