9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2009ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 15ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lortutako puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

Justo Rafael Sadaba Sagredo jaunak ez duenez deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatutako titulazioa epe barruan aurkeztu, baja hori gaindituen zerrendan hurrengo dagoen izangaiak beteko du. Lanpostu hutsa hautatuta, bidezkoa da izendapen proposamena egitea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena osatzen da:

-LUIS JIMENEZ ALFARO

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abenduaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1021460