9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 920/2008 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Eduardo Rafael Henriques Queirosek eskaturik, Encofrados Sociedad de Grilo, S.L.ren, Harinsa Navasfalt, S.L.ren eta Construcciones Merino Arregui, S.L.ren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 920/2008 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Aurreko eginbidea ikusirik, Eskudiru, efektu edo balioen gordailu eta kontsignazio judizialak arautzen dituen apirilaren 21eko 467/2006 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz, alda bitez "Behin-behinekoz utzitako funtsen" kontu berezira 2009ko irailaren 14tik Encofrados Sociedad de Grilo, S.L.ren esku zeuden 150,25 euro. Encofrados Sociedad de Grilo, S.L.ri ohartaraz bekio diru kopuru hori 33/2003 Legearen 18. artikuluan ezarritako epea amaitu aurretik eskatzen badu, itzuli eginen zaiola eta berari ordaintzeko agindua emanen dela berriz ere. Bestela, epea amaitzen denean, kontu horretako funtsak titularrek bertan behera utzitzat joko dira eta Justizia Ministerioak Altxor Publikoan sar daitezela aginduko du, gordailuak Estatuaren alde preskribatuko direla iragarri ondoren; iragarki hori aldizkari ofizialean argitaratu beharreko ebazpentzat joko da, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Antolamenduari buruzko ekainaren 6ko 1511/1986 Errege Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Eta Encofrados Sociedad de Grilo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 3an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1100103