9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 219/2009 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Luis Santos Cortes jaunak eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Uninavarra, S.L.ren aurka bideratu den 219/2009 prozesuaren barruan, erabaki da betearazpenpeko alderdiari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko otsailaren 2ko goizeko 10:00etan 14. judizio-aretoan ager dadin, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan, idazkari judizialaren aurrean eta epaile magistratuaren aurrean agertzeko (bi agerraldiak deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta honek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Uninavarra, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko abenduaren 28an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1100036