9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantzan. Behin-betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010.eko azaroaren 11n egindako bileran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Hiri hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hura 2010.eko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua, arau harturik, eta jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe, agintzen da haren testu osoaren argitaratzeko, dagozkion ondorioak sor ditzan.

10. artikulua. Udalek herriko Bideetako Garbiketa lanetan sorturiko hondakinak: eskuz edo makinaz egindako errazketako hondakinak, orbelak eta abar, horrexetarako ezarritako edukiontzietan utziko dira, Udalarenak eta IZEAko zerbitzu teknikoek onetsitakoak, izan ere.

15. artikulua. Inolako kasutan bilketan sartuko ez diren hondakinak:

a) Hondakin Arriskugarriak, etxebizitzetan sortutakoak izan ezik.

b) Industria-merkataritzako hondakinak, beren izaera, osaeragatik edo aurkezteko eragatik Hiri Hondakin gisa ezin onartuzkoak direnak.

c) Pneumatikoak.

d) Abeltzaintza eta nekazaritzako ustiapenetan sorturikoak, animaliak barne direla.

e) 32. artikuluan ezarritako sailkapeneko III Taldean dauden klinika-hondakinak.

f) AMA eta GKEDA izendaturiko hondakinak, haragi-ustiapenetan, harategietan, arrandegietan eta horrelakoetan sorturikoak, 2008/02/21eko 1774/02 Arautegiaren arabera kalifikaturikoak.

g) Hondakin likidoak edo likido bihurtu daitezkeenak.

h) Erradiaktiboak.

i) Bere izaera, osaera edo ezaugarriengatik hiri hondakintzat jo ezin daitekeen gainberako hondakiakn oro.

j) Leherkariak eta piroteknia gaiak.

24. artikulua. Bilketa zatiak. Beira zatia gaur egun sistema honen bidez biltzen ez denez gero, hondakinak botatzeko toki bakoitzak hiru aho izanen ditu, erabiltzen den bilketan ezarririko kolore kodeaz ongi bereizirikoak.

Gai organikoak eta gainerakoa: BERDEA RAL 6005.

Papera - Kartoia: URDINA RAL 5015.

Estalki-ontziak: HORIA RAL 1003.

Aho kopuru handiagoa beharrezkoa den kasuetan, IZEAko Zerbitzu Teknikoen justifikazio teknikoa eta onespena beharko dira.

Beirakiak lurgaineko edukiontzitan bilduko dira edo/eta atez ateko bilketa sistemaz.

26. artikulua. Botatzeko tokien kokalekua. Hirigune berrietan hondakinak botatzeko tokiak honako leku hautan instalatuko dira: eraikinaren aurrealdeetan, eraikinaren barruan, herritarrak eta zerbitzu teknikoak sartzeko moduan, lurzati pribatuaren mugan, lurzatiaren ixteko horman integraturik. Inola ere ezin izanen dira urbanizatzean egin gabe utzi, eta botatze-konportak izanen dituzte.

Familia bakarreko etxeak diren guneetan, botatze-konportak egoteko elementuak eraiki ahal izanen dira bide publikoan. Inolaz ere ez da ontzirik jarriko bide publikoan.

Instalazio berean elkar litezke halako batean botatze-konportadun sareak, eraikuntza berritakoak, bide publikoan dauden ontzi-sareekin, lehendik eginik dauden eraikuntzetakoak, hauek bilketa sistema probestu bailezakete, IZEAko zerbitzu teknikoen aurretiazko txostenak hala gomendatuko balu.

Gune fibkatuetan, ontziak bide publikoan ipini litezke, bakarrik aurrealdeetan botatzeko tokirik ezin ezarri daitekeelarik.

27. artikulua. Instalazioaren diseinu-irizpideak. Bilketa pneumatikoko instalazioa baten diseinua egitekoan kontuan hartu behar diren irizpideak honakoak izanen dira, gutxienik:

b) Botatzeko tokien arteko distantzia.

Irizpide orokor gisa, erabiltzaileek ez dute eraikinaren ataritik 60 metro inguru baino gehiago ibili behar izanen, hondakinak botatzerakoan. Familia bakarreko etxebizitzak dauden tokietan, edo eta etxebizitza dentsitate baxua dagoen eraikinetan, gehieneko distantzia 100 metrokoa izanen da.

Aldez aurretik, txostena egiteko fasean, IZEAk botatzeko toki kopuruaz, konportak, ontziak eta haien kokalekuaz erabaki edo onespena eman beharko du.

28. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak. Bilketa pneumatikoa ezarrita dagoen guneetan botatzeko tokietako edo ontzietarako erabilera-arauak era orokorrean erabiltzaileek dituztenak berak izanen dira, IV. Kapituluan zehazten eta arautzen denaz bat.

40. artikulua. Inausketako eta lorezaintzako hondakinen bilketari buruzkoa. Inausketako eta lorezaintzako hondakinak Mankomunitateak horietarako jarri dituen edukiontzietan utzi behar dira, bestelako gairik gabe eta inoiz ere ez poltsatan sarturik. Enborrak ez dira inoiz 20 cm-ko lodiera eta 1,5 m-ko luzerakoak baino handiagoak izanen.

Zerbitzu hau bizilagunentzat antolatua da, banaka edo kolektiboki baliatua izan dadin, baina ez lorezaintza gremioko profesionalentzat edo besterentzat.

43. artikulua. Etxeko animalia hilen bilketa eta garraioari buruzkoa. Gisa orotako animalien gorpuak landan uztea debekaturik geratzen da, zeinahi lur-eremu klasetan dela ere, hala nola H.H edukiontzietan uztea ere, eta berdin jabego publikoko lurretan horiek erraustea ere.

Animalia hilak etxetik kanporatu beharrean dauden herritarrek, beren bitartekoak baliatuz (alorreko enpresen bitartez, animalien klinikak) edo Mankomunitateak eratuko dituen zerbitzuen bitartez eginen dute, hauek burutuko baitituzte haien bilketa, garraioa eta suntsiketa lanak.

Zehatzago, animalia hilen arazoan Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuak honakoak dira:

-Etxeko konpainiako animalia hilen bilketa, garraioa eta suntsiketa, baten edo multzoaren pisua 100 kg baino gehiago ez denean.

Hura jasotzea eskatu duenak etxeko konpainiako animalia poltsa hertsi batean emanen du, poltsa erabat estankoa eta behar bezain sendoa, apurtu ez dadin eta hortaz isurkirik eror ez dadin.

Ez da hildako animaliarik jasoko deskonposizio egoera aurreratuan dagoelarik.

Etxeko animalia hilak suntsitzeak ez die jabeei inolaz ere, beste ordenantza edo arautegiek hala ezartzen dutenetan, heriotzaren kausak eta animaliaren baja jakinarazteko beharra kentzen.

Zerbitzu hau erabiltzaileari fakturatuko zaio, prezioen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

44. artikulua. Saltoki eta lantegietan paper eta kartoien bilketari buruzkoa. Paper eta kartoiak karrikako edukiontzien bidez biltzea egokia suertatzen ez den kasu berezietarako, IZEAren zerbitzu teknikoen ustetan, Mankomunitateak atez ateko bilketa-zerbitzu berezia antolatua dauka. Horrelako bilketa egoki zaien saltoki edota enpresek zerbitzu horri nahita nahiez atxiki beharko dute.

Gaiak emateko era honakoa izanen da: papera/kartoia saltokiko atearen ondoan utziko da. Garbi egonen da, beste gai erantsirik batere gabe (plastiko, zur, eta abar), behar bezala tolesturik eta loturik egonen da, berehala bildu ahal izateko eran prestatua, IZEAko zerbitzu teknikoek kasu bakoitzean adierazitako egunean eta orduan.

45. artikulua. Iruñeko Alde Zaharreko saltokietako atez ateko bilketari buruzkoa. Iruñeko Alde Zaharrean zabor-bilketa pneumatikoko sistema ezarria daukanez gero, alde horretan saltokietako hondakinak biltzeko baldintza bereziak ezarri behar dira.

Iruñeko Alde Zaharreko saltokientzat, Mankomunitateak antolatua du beira eta papera-kartoia biltzeko zerbitzu berezia, atez atekoa. Alde Zaharreko saltoki guztiek zerbitzu horri atxiki behar dute, nahita nahiez.

Beira emateko era honakoa izanen da: bilketa horretarako IZEAk emandako kuboetan egon beharko da beti. Garbirik egonen da, poltsa, estalki, tapoi edo horrelakorik batere gabe, ontziak lokalaren sarreratik hurbil eta berehala eramanak izateko prestaturik, IZEAko zerbitzu teknikoek kasu bakoitzean adierazitako egunean eta orduan. Saltokiaren ardurapekoa izanen da dagokion ontziaren garbitzea.

Papera-kartoia emateko era honakoa izanen da: papera/kartoia saltokiko atearen ondoan utziko da. Garbi egonen da, beste gai erantsirik batere gabe (plastiko, zur, eta abar), behar bezala tolesturik eta loturik egonen da, berehala bildu ahal izateko eran prestatua, IZEAko zerbitzu teknikoek kasu bakoitzean adierazitako egunean eta orduan.

47. artikulua. Industriako hondakinen eta hirikotzat hartzekoen bilketa eta garraioari buruzkoa. Mankomunitateak, sortzailearen eskaera jaso eta gero, hirikotzat har daitezkeen hondakinen bilketa eginen du, IZEAren zerbitzu teknikoek une bakoitzean ezartzen dituzten bilketa sistemen bidez.

Gainerako hondakinak biltegiratzeko, sortzaileak Gongorako Tratamendu Zentroan utzi ahal dituen galde eginen du, edota baimendutako kudeatzaile batek tratatuko dituen.

49. artikulua. Zuraren bilketari buruzkoa. Mankomunitateak industria-guneetan zura biltzeko sistema antolaturik dauka. Zerbitzu hori astean 6 m³ baino zurki gehiago sortzen ez duten enpresa guztiei ematen zaie. IZEAko zerbitzu teknikoek kasu bakoitzean bilketa zerbitzuari gaia nola emanen zaien erabakiko dute. Beste bilketak egiteko edukiontzietan zur sartzea debekaturik dago (gai organikoak-gainerakoa, papera-kartoia eta abar...).

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 3an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L1100021