9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantzan.
Behin betiko onestea

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010eko azaroaren 11n egindako bileran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Uraren Ziklo Integrala arautzen duen ordenantzan. Hura 2010.eko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua, arau harturik, eta jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe, agintzen da haren testu osoaren argitaratzeko, dagozkion ondorioak sor ditzan.

58. artikulua. Instalazio ziurtagiria.

Zerbitzuaren emate efektiboari hasiera emateko, instalazioaren jabeak instalatzaile baimenduk jaulkiriko agiria aurkeztu beharko du, hala erabakitzen den kasuetan, non ziurtatzen den instalazioak aplikagarri den araubideak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela.

62. artikulua. Instalazio zaharrak berritzea.

1. Kontagailu bakarra duen higiezin bateko erabiltzaileek edo jabeen komunitateak, instalazio zaharrak eduki, eta beren kontratuak eta kontsumoak banakako bihurtu nahi dituztela-eta, beren instalazioak berritu beharko dituzte, ordenantza honi egokituz, kontagailu guztiak homologaturiko bateriatan egon daitezen.

2. Aurrean adierazitakoa hala delarik, eta beti ere ahal denean, onartuko da kontratu orokorretik zati edo alderdiren baten bereizkuntza, komunitateak aldez aurretik onespen erabakia harturik duela, eta baldin eta kontagailu guztiak eraikinaren sarrerako barruti batean egon daitezen beharrezko moldaketa guztiak egiten badira.

3. Merkataritza-lokaletako instalazio zaharren berritzeetan, kontagailuak bateriatan instalaturik ez daudenetan, kontagailuak bide publikotik edo dagokien ataritik erraz iristeko moduko tokitan kokatuko dira.

4. Eraikinen barneko instalazio orokorrak eraikuntza berriko obrak arautzen dituen eta indarrean dagoen araubideari egokitzea derrigorrezkoa izanen da, eta, bereziki, kontagailuen zentralizazioari eta kokaerari buruzkoan, zaharberritze obrak ondorengo baldintzetariko bat betetzen duenean:

a. Haren aurrekontuak higiezinaren balioaren %70 gainditzen badu, bizitegi-eraikuntza denean obra egiten ari den eremuarentzat indarrean dagoen moduluaren balioa aplikatuko baitzaio.

b. Zaharberritzeak ataria edota eskailerak bezalako elementu komunen berritzea ekartzen badu, instalazio orokor berriak ezartzen badira, edo haietakoren bat obrak ukitua suertatzen bada, eta eraikinean dauden etxebizitza edo lokaletan jarduketa zehatzak egiten badira.

80. artikulua. Etxeko erabilerarako hornidura.

Etxebizitzak diren higiezinetarako hornidurak direnetan, eskatzaileek honako agiri hauek gehitu beharko dizkiote eskabideari:

1. Lehen eskualdaketako edo zaharberrituriko etxebizitza denean:

-Bizigarritasun zedula edo agiri baliokidea.

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

2. Bigarren eskualdaketako etxebizitza denean, eta 101 eta 102 artikuluetan ageri diren hornidura eta saneamendu kontratuaren lagatze eta subrogazio ahalmenak ezertan kaltetu gabe:

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

-Bizigarritasun zedula.

3. Erabilera komunak direnetan, kontratatzailea erabiltzaile edo jabe-komunitatea delarik, haren eratzea egiaztatzen duen agiria ekarri beharko da.

81. artikulua. Industria eta merkatataritza erabilerarako hornidura.

Honako hauek ekarri beharko dira:

1. Lehen eskualdaketako higiezina edo erabat zaharberritua bada, edo bertan jarduketa berria hasiko bada:

-Dagokion baimen agiria, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen arabera, jadanik espedientean jasorik ez badago.

-Aldez aurreko jakinarazpena, erantzukizuneko aitorpena edo irekitzeko lizentzia, araubideak ezartzen duenaren arabera.

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

2. Lokal edo industria izanki, eta bertako jarduera da eskualdatzen dena, eskualdatze eskubidea edo 101 eta 102 artikuluetan ageri den subrogazio ahalmena ezertan kaltetu gabe:

-Dagokion irekitzeko lizentzia indarrean dagoen legeriaren arabera.

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

82. artikulua. Zerbitzu publikoetarako hornidura eta erabilpen publikoko guneen ureztapena.

Honako hauek ekarri beharko dira:

-Administrazio Publikoak edo dagokion jabeak horrexetarako egin eskabidea.

-Dagokion baimen agiria, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen arabera, jadanik espedientean jasorik ez badago.

-Aldez aurreko jakinarazpena, erantzukizuneko aitorpena edo irekitzeko lizentzia, araubideak ezartzen duenaren arabera.

-Gune publikoen ureztapena denean, titulartasuna publikoa zein pribatua izan, zerbitzuak emateko eskabidea aski izanen da, eta, bidezko jotzen den kasuetan, ureztatzeko sektoreen banaketa-planoa ekarri beharko da, bai eta horietako bakoitzaren aldiuneko emariaren kalkulua eta haien aldiberekotasuna.

83. artikulua. Nekazaritza eta abeltzaintza erabileretako hornidura.

Honako hauek ekarri beharko dira:

-Eskabidea, hornitu beharreko azalera adieraziz.

-Dagokion baimen agiria, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen arabera, jadanik espedientean jasorik ez badago.

Aldez aurreko jakinarazpena, erantzukizuneko aitorpena edo irekitzeko lizentzia, araubideak ezartzen duenaren arabera.

-Ustiakuntza horietako ekoizpenen norakoa merkaturatzea dela egiaztatzen duen agiritegia.

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

84. artikulua. Gizarte intereseko erabilerarako hornidura.

Honako hauek ekarri beharko dira:

-Dagokion baimen agiria, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen arabera, jadanik espedientean jasorik ez badago.

-Aldez aurreko jakinarazpena, erantzukizuneko aitorpena edo irekitzeko lizentzia, araubideak ezartzen duenaren arabera.

-78. artikulua, 6. atalean azaltzen diren balizko kasuetan egotearen egiaztagiria.

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

86. artikulua. Ureztapen pribatuko erabilerarako hornidura.

Honako hauek ekarri beharko dira:

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

-Azalera 600 m2-koa edo handiagoa den lurzatietan, eta bidezko jotzen den kasuetan, planoa ere gaineratu beharko da, zeinean sektorizazioa eta zirkuitu bakoitzaren ur-emaria adierazten den.

-Baratze erabilpena eman nahi zaien lurzatietan, etxebizitza bati atxikirik egon gabe ere, Udalak erabilpen hori baimenduz jaulkitako txostena.

87. artikulua. Aisia-baratzeko erabilerarako hornidura.

Honako hauek ekarri beharko dira:

-Higiezina erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.

Hornidura osasun zerbitzu komun zentralizaturako eskatzen bada, aski izanen da Udalak jaulkitako agiria, non aisia-baratze hirigintza-kalifikazioa egiaztatzen den.

Hirigintza plangintzak baratze bakoitzari bere hornidura ematea espresuki baimentzen duen kasuan, lurzati bakoitzarendako gai horren ziurtagiria ere gehitu beharko da.

125. artikulua. Errekurtsoak.

1. IZEAren egintzen aurka jo daiteke Mankomunitateko buruaren aitzinean, hilabeteko epean eta ondorengo betebeharrak beteta:

a. Sozietatearen ebazpen-egintza guztien aurka jartzen ahal da errekurtsoa, bai eta tramitekoen aurka ere, baldin eta prozedura bati jarraipena ematea galarazten badute edo defentsarik eza sortzen badute, eta interesdun izaera dutenak dira horretarako zilegitasuna dutenak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzko Legearen arabera.

b. Interesdunak aldez aurretik IZEAren aitzinean erreklamazioa aurkeztu izan beharko du. IZEAren aitzineko erreklamazioa erreklamatzen den elkartearen erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean egina beharko du.

c. IZEAk haren erreklamazioari erantzuten dionean baina interesdunaren nahikariak bete gabe, honek emandako erantzun horren kopia gehituko du.

2. Interesdunak IZEAren aitzinean erreklamatu eta hamabost eguneko epea iraganik, hark erantzunik helarazi ez diolarik, haren nahiari ezetza ematen zaiola ulertuko da, eta hark Mankomunitateko buruaren aitzinean helegitea jarri ahal izanen du, Elkartearen aurrean egin erreklamazioaren kopia gehituz, Erregistro Orokorrean zein datatan sartu zen agertzen dela.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 3an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L1100020