9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2010eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, xedapen zati osoan honela dioen erabakia hartu zuen:

"1. Hasiera batean onestea jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea (zerbitzu publiko bati atxikia), osasun etxearen ondare ondasuna izatera pasa dadin Paz kaleko 4ko behean dagoen eraikinean (katastroko 2. poligonoko 26. lurzatia).

2. Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari edo organo eskudunari txostena eskatzea aipatu ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko, higiezina atxikia baitzaio osasunaren zerbitzu publikoa egiteari (San Adriango osasun etxea).

Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea ebatzi aurretik, aldeko txostena jaso beharko da, puntu horretan zehaztu bezala. Bestelakoan, espedientea artxibatu eginen da.

3. Estatuko administrazio orokorraren dagokion erakundeari eskatzea, San Adriango Guardia Zibilaren bitartez, egiazta dezala egun osasun etxea den Udalaren ondasun higiezina doan lagatzeko beharra; hala, aipatu ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzea egokia eta legezkoa dela frogatuko da Udalbatzak osoko bilkuran espedientea ebatzi aurretik.

4. Egun San Adriango osasun etxea den ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espediente hau jendaurrean paratzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, behar diren ondorioak izan ditzan."

San Adrianen, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1020604