9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2011ko udal zerga tasak

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12, 64 eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak. Legean finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak. Aintzat hartuz zerga bakoitzerako aipatutako legeak 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan ezartzen dituen mugak, Etxarri Aranazko Udalak, kontu-hartzailearen proposamena ikusi ondoren, honako erabaki hau hartu du 2010eko abenduaren 21eko osoko bilkuran, kontuan izanik foru lege horren 64. artikuluan ezarritakoa:

Lehenbizikoa.-2011ko ekitaldirako onestea ondotik ematen diren karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagozkienak.

Zerga-tasak

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,2382.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,80.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %4.

2.-Erabaki honek 2011. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.-Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hauetara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Etxarri Aranatzen, 2010ko abenduaren 31n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L1100092