9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

U.E.-16 unitatea birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2010eko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, U.E.-16 unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsi zuen.

125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2010eko urriaren 15ean. Epea proiektuari inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikulua eta aplikatzen ahal diren gainerako arauak, Udalbatzak, 2010eko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki du:

1. Arbizuko Hirigintzako Udal Planaren U.E.-16 unitatea birzatitzeko proiektua behin betikoz onestea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Arbizun, 2010eko abenduaren 30ean.-Alkatea, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L1100178