9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Entzunaldiaren tramitea eta espedientearen hasiera,
zentsuan eta Jarduera Ekonomikoen Zergaren edo lizentzia
fiskalaren erregistroan ofizioz baja emateko Navarra Food, S.A.
enpresari, 9. poligonoko 195. lurzatian, Diseminado alderdian,
Zudaire-Artatza dermioan (Ameskoabarrena) kokatutako arrain-haztegiaren jarduera uzteagatik

"Udal honek, 2010eko azaroaren 4ko Alkatetzaren Dekretuaren bitartez, alkatetzaren ebazpen hau eman du:

1. Navarra Food, S.A. enpresari Ameskoabarreneko Udalaren Jarduera Ekonomikoen Zergaren edo Lizentzia Fiskalen zentsuan edo erregistroan ofizioz baja emateko espedientearen tramitazioa hastea, Zudaire-Artatzako arrain-haztegiaren jarduera uzteagatik, 9. poligonoko 195. lurzatian, Diseminado alderdian, azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bertan ezartzen baitira jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalen gaineko zergak kudeatzeko arauak.

2. Ebazpen hau Navarra Food, S.A. enpresari jakinaraztea eta hamabost eguneko entzunaldia ematea, jakinarazpen honetatik hasita, bidezko juzgatzen dituen alegazioak egin eta agiriak eta frogagiriak aurkez ditzan, azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraituz."

Tramitea denez, ezin da errekurtsorik aurkeztu bide administratiboan; hortaz ematen zaio horren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluko 1. puntuko azken idatz-zatian xedatuak bere ondorioak izan ditzan.

Espediente hau ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, 2010eko azaroaren 4ko Alkatetzaren Dekretuaren datatik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluko 3. puntuan ezarritakoari jarraituz, ezertan ukatu gabe ezarritako epearen etete kasuak aplikatu ahal izatea, lege beraren 42. artikuluko 5. puntuan ezarri bezala.

Ameskoabarrenean, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1020407